EAAGUNEri buruz

EAAGUNE adimen artifizialeko (AA) Euskampus komunitatea da, helburua adimen artifizialeko (AA) euskal eragileen komunitatea sortzen laguntzea izanik, unibertsitateen, teknologia zentroen eta enpresen arteko jakintza transferentzia optimizatzeko.

Proiektu horrek Euskampus erakundeak (UPV/EHU, Tecnalia eta DIPC) eta AAren arloko kolaboratzaile hurbilenak biltzen ditu. Abiarazitako lehendabiziko ekimenetako bat AAren mapak garatzea izan da. Mapa horietan, AA sortzeko, garatzeko eta aplikatzeko aipatutako erakundeek dituzten gaitasun guztiak biltzen eta bistaratzen dira, eta, horretarako, ikuspegi zabala ematen da, aplikazioarekin, erregulazioarekin, asimilazioarekin, etikarekin eta abarrekin zerikusia duten alderdiak kontuan hartuta. Gaitasuntzat hartzen ditugu prestakuntza eskaintza, ikerketa gaitasuna eta instalazioak eta ekipoak.

1.

Prestakuntza eskaintza sendotzea eta zabaltzea

Bai eta nazioartean osatzea ere. 

2.

Jakintzaren transferentziari laguntzea, urrats bat harago

Proiektuaren emaitzak industriara hurbilduz, bere ahalmena erakusteko eta nahi den eraldaketa prozesu eta produktuen berrikuntzen bidez gauzatu dadin errazteko.

3.

Interkonektibitatea indartzea

Adimen artifizialaren arloan euskal komunitateko taldeen artean dauden lankidetzak indartuz, eta I+G+b arloan duten jarduera Espezializazio adimendunaren Euskal Estrategiaren lehentasunezko arloetan aplika daitekeela indartuz, ZTBP 2030en esparruan.  

Ekosistema
Lotutako proiektuak
FOTONIKA
FOTONIKA

Euskampuseko Fotonika komunitatea.