Adimen Artifizialeko Euskal Zentroa, BAIC

BAIC Euskadin adimen artifizialaren garapena gidatu eta bultzatzeko sortu da

Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzetan, "Adimen Artifizialaren (AA) Euskal Zentroa 17 erakunderen arteko adostasunaren eta lankidetza publiko-pribatuaren ondorioz sortu da. BAIC industriaren zerbitzura dagoen tresna bat da, esperimentaziorako eta proiektuak bizkortzeko laborategia. Eraldaketa teknologiko-digitalaren erronka globalari erantzuten dio eta adimen artifizialaren euskal ekosistema indartzen du: enpresak, teknologia eta ikerketa guneak, prestakuntza zentroak eta administrazio publikoa". 

BAICen erakunde sustatzaileak dira CAF, Deusto Seidor, Euskaltel, Gestamp, Hupi Ibérica, Iberdrola, Inzu Group, ITP Aero, Mondragon Corporación, Onkologikoa, Petronor, Sener, eta Versia; eragile zientifiko-teknologikoak eta prestakuntza zentroak, besteak beste, dira Tecnalia, Vicomtech eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). Lankidetza publikoa SPRI Taldearen eskutik dator, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren izenean.

Zentro horren jarduna bederatzi ardatzetan biltzen da: Euskal Autonomia Erkidegoko AArako I+G gaitasunak sortzea eta indartzea, adituen tokiko komunitate bat sortzea eta talentua sortzea eta erakartzea, AA euskal enpresa traktoreei nahiz ETEei transferitzea, AAri lotutako negozio eredu berriak garatzea, AAren kontzeptuei eta bizitzan zeharreko gaikuntzari buruzko sentsibilizazioa, administrazioaren hainbat esparrutara zuzendutako AAko erabilera kasuak garatzea, Datuaren Euskal Estrategiari ekarpena egitea, ekimen guztietan alderdi etikoak eta legalak txertatzea eta, azkenik, nazioarteko sareetan posizionatzea eta parte hartzea.

Noticias relacionadas

ai
AAren egoerari buruzko txostena
AI4MED
Artificial Inteligence (AI): a friend not an enemy to clinicians
Centro Vasco de Inteligencia Artificial, BAIC
Adimen Artifizialeko Euskal Zentroa, BAIC
2021, el año de la inteligencia artificial
2021, adimen artifizialaren urtea